Deialdi berri bat artista gazteei zuzendua

2013/02/18

Akitaniako eta Euskadiko kultura egitura ezagun batzuen laguntzarekin Euskal kultur erakundeak deialdia artistiko berri bat zabaltzen du bere "Hogei'ta" programaren karietera. Aldi honetan gaurko musiken eta irudiaren arteko harremanen lantzea proposatua zaie sortzaileei, beti ere euskal kultura oinarritzat hartuz.

Deialdi berri bat artista gazteei zuzendua

Arte bisualak (2011) eta ikusgarrigintza (2012) arloa jorratu ondoan gaurko musikak eta irudia gaitzat hartu du Euskal kultur erakundeak "Hogei'ta" programaren deialdi berria zabaltzeko.

Euskal kulturaren (historiaren, gizartearen…) eta euskararen osagai batzu ber-interpretatu eta itxuraldatuko duten egitasmo berritzaileak laguntzea, hau da ekimen honen helburu nagusia.

Proiektuaren zuzeneko aurkezpenak gaurko musikak eta irudia nahasiko dituen sorkuntza baten itxura ukanen du. Hautagaiek, berek bildu eta grabatu ekaietatik abiatu beharko dute.

Proiektu deialdia aipaturiko alorretan ari diren artista, artista kolektibo eta elkarte guziei zuzendua da.

Egitasmo honen eramateko Akitania eskualdeko eta Euskal Autonomia Elkargoko kultura egitura ezagun batzu bildu ditu bere inguruan Euskal kultur erakundeak, hala nola:

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)