Hemen zaude: Hasiera Albisteak Donibane Lohizuneko Paul Jovet baratzea bertsutan

Donibane Lohizuneko Paul Jovet baratzea bertsutan

2012/09/10

Irailaren 15ean, arratsaldeko 17:00etan, Euskal kultur erakundeak eta Donibane Lohizuneko Paul Jovet baratze botanikoak bertsularitzaren hobeki ezagutarazteko animazio berezia antolatu dute. Sustrai Colina eta Odei Barroso bertsulariak gomitatu dituzte hortarako.

Animazioa bi zatitan banatua izanen da :

  • Lehenik, oren batez, bi bertsulariek bertsularitzaren historia eta teknika azalduko digute. Mintzaldia euskaraz emana izanen da, bat-bateko frantses itzulpenarekin.
  • Ondotik bertsulariak segitzen ahalko dira baratze botanikoan barna, bertsutan eskainiko duten ibilaldi poetikoan.

Ahozko tradizioan eta euskara hizkuntzan oinarritua den bertsulari hauen pasioa deskubritzeko eta gozatzeko parada, XILABA Ipar Euskal Herriko xapelketaren 3. edizioaren aitzin jasta gisa.

Xehetasunak