Hemen zaude: Hasiera Albisteak EHZ 2019

EHZ 2019

2019/06/16

2019ko ekainaren 28, 29 eta 30ean, EHZ festibalaren edizio berri bat iraganen da lehen aldikotz Irisarrin. Jaialdiaren itzulerarentzat, antolatzaile talde berriak euskal musika taldeei protagonismo berezia ematen dion programazio bat eraiki du. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Arrosan (1996-2002), Idauze-Mendin (2003-2008), Heletan (2009-2012) eta Lekornen (2013-2017) izan ondoren, Euskal Herria Zuzenean festibala Irisarrin iraganen da aurten. Iazko urtea, proiektu berri bati buruz gogoetatzeko urtea izan zen eta aurten beraz, festibala arnas berriturik itzultzen da. 

Alba, Diabolo Kiwi, Liher, Ibil Bedi, Niña Coyote & Chico Tornado, Izaki Gardenak, Willis Drummond, Rodeo, Pelax, Anari, Nizuri Tazuneri, Montauk, Gari & Maldanbera, Koban, Oihaneko Zühainetan... Euskal Herriko taldeek toki berezia ukanen dute aurtengo programazioan.

Kontzertuekin batera, hainbat tailer eta eztabaida antolatuak izanen dira ere.

Xehetasunak