Hemen zaude: Hasiera Albisteak EHZ elkarteak langile bat xerkatzen du

EHZ elkarteak langile bat xerkatzen du

2015/12/14

Euskal Herria Zuzenean duela 20 urte existitzen den eta aldaketei egokitzen jakin duen elkarte dinamikoa da. EHZ festibalaren proiektua dakar. Langile bat bilatzen du, ondoko gaitasunak lituzkeenak: talde lana, beste langilearekin eta administrazio kontseiluarekin lankidetza. Misio eta gaitasunak alda daitezke. Kandidaturak helarazteko azken epea: 2016ko otsailaren 28a.

Postua: Euskal Herria Zuzenean elkarteko langile. Misioak definituak izanen dira kandidatuaren profilaren, elkartearen beharren eta bigarren langilearen profilaren arabera.

Profila: Elebiduna: euskara-­frantsesa; autonomia, erredakzio gaitasunak, informatika tresnaren menperatzea (photoshop menperatzea hobe), talde lanen animazioa, bertako elkarte munduaren ezagutza.

Baldintzak: Bulegoak Hazparnen/ 35Hko SMICa. Baldintzak kandidatuarekin definitzekoak. CAE baten kontratatzeko posibilitatea eskertuko litaike. Kontratuaren hastapena: Apirilaren 1a.

Izen emaiteko azken epea: Otsailaren 28a

Xehetasunak

CV eta motibapen gutunak igortzeko: 

Argazkia: Pierre Balacey - EHZ