Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elkarte kudeatzaileen legezko ardurak - Informazio bilkura

Elkarte kudeatzaileen legezko ardurak - Informazio bilkura

2014/03/13

Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak aurtengo lehen sentsibilisazio arratsa antolatzen dute apirilaren 10ean, 18:00etan, Uztaritzen. Elkarte kudeatzaileen legezko ardurak izanen dituzte solasgai.

Euskal kultur erakundeak aurtengo lehen informazio gaualdia proposatzen die bere elkarte kideei eta orokorki euskal kultura eragileei. DLA tokiko laguntza dispositiboarekin partaidetzan.

2014ko apirilaren 10ean, ostegun arratsean, 18:00etatik 21:00etara, Uztaritzeko “Gaztelondoa” Herriko etxeko herriko kontseiluaren gelan.

Parte hartzea urririk da baina ezinbestekoa da izena ematea. Gaualdia bereziki elkarte kide, artista eta tokiko elkargoetako langileei zuzendua da.

Gaia : Erantzunkizun zibila, erantzunkizun penala, asegurantzak…

Egitaraua / Aipatuko diren gaiak :

Elkarteek betebehar orokor batzu badituzte, baina ere beste betebehar batzu beren lan sailaren araberakoak :

  • Istripu baten kasuan, noren erantzunkizuna da ?
  • Zer arrisku ditu lehendakariak, langileak ?
  • Elkartekideak, haurrak ibilgailuan eramaten ditut… Asegurantza berezia behar ote dut hartu gidariarentzat ?
  • Elkarteko lehendakari kargua hartu berri dut. Aitzineko lehendakariak abiatu ekintzen erantzule ote naiz? Asegurantza berezia behar ote dut hartu ?
  • Elkartekideen ekintzen erantzule ote naiz ?
  • Nere elkarteak kontzertu handi bat antolatu nahi du. Gure asegurantza behar ote dut abisatu ? Ikusgarri antolatzaileendako berme bat hartu behar ote dut ?
  • Ikusle bat min hartzen bada, hobendun ote naiz?
  • Eskatu izan zaigun animazio batean, gure soinu eta argi tresneria andeatua izan da. Antolatzaileak ez digu ordaindu nahi… zer dira gure eskubideak ?

Formatzailea : Philippe Etcheverria - DDVA (Délégué Départemental à la Vie Associative erakundekoa)

Taldean etor zaitezkete !

Xehetasunak