Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eñaut Etxamendi Hendaiako Mediatekan

Eñaut Etxamendi Hendaiako Mediatekan

2014/05/11

2014ko maiatzaren 16an, ostiral arratsaldeko 18:30etan, Hendaiako Mediatekak Eñaut Etxamendi gomitatuko du. Luzien Etxezaharretaren galderei erantzunez,  idazleak bere poesia eta idazlan bildumak aipatuko ditu. Euskal kultur erakundea ekitaldi horren partaide da.

Eñaut Etxamendi (Ezterenzubi, Baxe Nabarre, 1935) kultur eragile suharra 2010eko Sarako Idazleen Biltzarrean ohoratua izan zen. Maiatz argitaletxeak haren idazlanen bilduma zabaldu du 7 tomotan.

Ofizioz laborantza ingenidore eta erakasle, Eñaut Etxamendi militante izan da Enbatan eta inplikatu da Herriaren garapenean. Eñaut Larralde lagun, kantagintzan abiatu zen, eta eman zituen lehen kantaldiak Ez Dok Amairurekin. Kantugile izateaz gain, elelabur, eleberri, ipuin eta olerki idazlea da.

Maiatz argitaletxeak haren idazlanen bilduma argitaratu du eta azken tomoa Kantuak eta Olerkiak 2013ko bukaeran plazaratu zuten.

Luzien Etxezaharreta kazetariaren galderei erantzunez, bere ibilbidea kontatuko digu, argitalpen hauek eta bereziki azken alea aipatuz.

Xehetasunak

  • Hendaiako Mediateka : 05 59 48 00 77
  • Euskal kultur erakundea (Maia Etchandy) : 05 59 93 25 25

Argazkia: Maite Deliart (EKE)