"Energia-olatuak - Donostia 2016" programa martxan

2015/09/13

"Energia-olatuak" Donostia 2016ek herritarren kultur ekimenak diruz laguntzeko abian jarri duen programa da. Ekimen honen bidez, herritarrek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek helaraziko dituzten kultur egitasmoak eta proposamenak diruz lagunduko dira. Iparraldeko biztanleek, elkarteek eta artistek beren egitasmoak aurkezten ahal dituzte.

"Energia-olatuak - Donostia 2016" programa martxan

Denetan, ekimen honek 66 proiektu lagunduko ditu diruz 2015ean zehar. 2.016 euroko 60 laguntza emanen ditu eta, 20.160 euroko, sei. 

Proiektuak aurkezteko epeak hilabete bakoitzeko lehen egunean ireki eta azkenean itxiko dira.

2016an ere, ekimen honek jarraipena izanen du.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)