Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Errobi Kantatuz" Senperen eta Ortzaizen

"Errobi Kantatuz" Senperen eta Ortzaizen

2016/11/26

Urri bukaeran Alduden antolatu bi kontzertu arrakastatsuen ondotik, "Errobi Kantatuz" kantaldiaz gozatzeko beste bi aukera berri izanen dira : lehenik Senperen azaroaren 26an eta bigarrenik Ortzaizen abenduaren 18an. Bi kontzertu horietan, Euskal Herriko kantari edo talde andana batek Andde Duhalde-ren, Mixel Ducau-ren eta Errobi taldearen kantuak bere moduan eskainiko ditu. 

Bi kantaldi horietan, Kantiruki, Izarrak, Lauburu, Bankarrak, Mindegi, Artxeruak, Astezkenekoak, Lairatxoak, Guy Saldubéhère & Amaia Hirigaray, Aurélie Etchepare & Mattin Lerissa, Jakes Ezponda & Jon Itzaina, Juliette & Pauline, Xendarineko ahizpak, Aire Ahizpak, Maddi Zubeldia, Mathilde Etchebarren, Kattalin Indaburu, Amaia Riouspeyrous, Maitena Monaco, Magali Zubillaga, Maitena Goicoechea eta Bixente Etchegaray dira kantuz arituko diren talde eta kantariak.

Horretarako, Nicolas Vielle, Sébastien Desgrans, Nicolas Armendariz, Thomas Saez eta Paul Vernheres musikarien laguntza ukanen dute gainera.

Senpereko kontzertua azaroaren 26an iraganen da Larreko gelan, larunbat arratseko 20:00etan. Ortzaizekoa aldiz abenduaren 18an izanen da, igande arratsaldeko 16:00etan. 

Ikus Errobi Kantatuz kantaldiaren errepiken bideoak :

Ikus Aldudeko kontzertuaren zati bat

Xehetasunak