Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Euskal emigrazioa : oroitzapena baino gehiago ?" - Eztabaida filmatua Uztaritzen

"Euskal emigrazioa : oroitzapena baino gehiago ?" - Eztabaida filmatua Uztaritzen

2015/10/03

2015eko urriaren 16an, Euskal emigrazioa : oroitzapena baino gehiago ? gaiaren inguruko eztabaida filmatua iraganen da Uztaritzeko Lapurdi gelan. Eusko Ikaskuntzak, Euskal kultur erakundeak eta Euskal Diasporak gomitatutik, hainbat aditu mintzatuko dira gai hortaz. Eztabaida Kanaldude telebista parte-hartzailearen webgunean segitzen ahalko da zuzenean.

Sei adituk parte hartuko dute eztabaidan : Argitxu Camus (NABO-FEVA), Laura Igantzi (Euskal artzainak Ameriketan), Monika Legarto (Euskal Argentina elkartea), Marie Pourquié (Quebeceko Euskal Etxea), Joseba Etxarri (Euskal Kultura) eta Robert Achéritogaray (San Frantziskon sortu eta Euskal Herrian bizi dena).

Hizlariek euskal emigrazioaren memoria izanen dute aipagai : zertaz egina da memoria hori gaur egun? Nolako ikusmoldea dugu atzerriratu diren Euskaldunetaz ? Nola ikusten dute haiek beren ama-lurra? Mitoa eta errealitatea juntatzen ote dira ? Emigrazioaz oroitzen segitu behar ote da? Zertarako eta nola?

Eztabaidak segituko du, Eusko Ikaskuntzak, Euskal kultur erakundeak, Oteiza, Adam, Agour, Bipia eta Hiruzta enpresek eskainitako zintzur bustitzeari esker.

Kaliforniako bi bertsulari (Johnny Curutchet eta Martin Goicoechea) hor izanen dira ere. 

Xehetasunak