Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herria Zuzenean festibalak 20 urte

Euskal Herria Zuzenean festibalak 20 urte

2015/06/28

2015eko uztailaren 3, 4 eta 5ean, Euskal Herria Zuzenean festibalak bere 20 urteak ospatuko ditu. Arrosan, Idauze-Mendin eta Heletan izan ondoren, Euskal Herriko festibal zaharrenak hirugarren aldiz Lekorne izanen du topaleku. Karia hortara, lau gune ezberdin eta mota guzietako kontzertuak eta ikusgarriak antolatuak izanen dira, bolondresen ezinbesteko laguntzarekin. 

Hainbat talde arituko dira, festibalaren gunean antolatuak izanen diren toki ezberdinetan :  Tania de Sousa, Woods, Deluxe, Berri Txarrak, Cotton Claw, Massilia Sound System, Kuma No Motor, Polygorn, Skakeitan Joseba Lenoir Gang, Anestesia...

Baina dena ez da musika izanen. Dantza izanen da ere, hala nola Garaztarrak taldearen Istan-T ikusgarriarekin, bai eta zinema eta antzerkia ere.

Euskal kultur erakundea Euskal Herria Zuzenean festibalaren partaide da.

Xehetasunak