Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusiaren finala

Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusiaren finala

2017/12/12

Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusiaren finala abenduaren 17an iraganen da Barakaldoko BEC aretoan. Hauek dira bertan arituko diren zortzi bertsulariak : Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Unai Agirre eta duela lau urte txapela jantzi zuen Amets Arzallus hendaiarra. Saioa goizeko 11:00etan hasiko da. Euskal Telebistak eta bertsoa.eus web atariak zuzenean eskainiko dute. 

Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusia irailaren 23an hasi zen Baigorrin. Denetan 43 bertsulari lehiatu dira lurralde ezberdinetan iragan diren bertsu saioetan. 

Zortzi finalistetatik bi Lapurtarrak dira : Sustrai Colina Urruñarra eta Amets Arzallus Hendaiarra.

Xehetasunak