Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Hitzorduak #2 Biarritzen

Euskal Hitzorduak #2 Biarritzen

2017/11/05

2017ko urriaren 31tik azaroaren 12ra, Malandain Ballet Biarritz-ek "Euskal Hitzorduak" izeneko euskal dantzaren inguruko gertakariaren bigarren edizioa antolatuko du Biarritzen. Lehen edizioan bezala, aniztasun handiko euskal dantzak deskubritzeko parada izanen da, tailer eta ikusgarri ezberdinen bidez. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Tradizioa, iragana, mundu garaikidean eta identitate pertsonalaren eraikuntzan betetzen duten tokia, horixe izango da Euskal Hitzorduen bigarren urtearen ardatza.

Malandain Ballet Biarritzek modu horretan gonbitea egiten die ikusleei ezagutzea euskal dantzaren alderdi batzuk, tailerren, topaketen, emanaldien eta ikusgarrien bitartez.

Hala nola, hainbat dantza tailer iraganen dira Gare du Midi aretoko estudio handian, dantza jantziei buruzko erakusketa bat Kasinoko sartzean, Oroitzen naiz filmaren proiekzioa mediatekan, Kukai dantza taldearen edo So.K konpainiaren ikusgarriak Kasinoko Antzokian eta Bilaka-ko Jon Maya eta Pantxika Telleria-ren « Soka » sorkuntza Biarritz-eko Plaza Berrin.

Euskal Hirigune Elkargoak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu eta Euskal Kultur Erakundearekin eta Lurramarekin antolaturiko ekitaldi honen nahia da Iparraldeko zein Hegoaldeko dantza konpainien arteko topaketak bultzatzea.

Xehetasunak