Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kantu ezagunen partiturak kantuzaleentzat

Euskal kantu ezagunen partiturak kantuzaleentzat

2012/11/20

Joseph Maris harmonizatzaileak beste 40 bat partitura erantsi dizkio Euskal kultur erakundearen atarian daukan fondoari. Sarean dohainik eskuragarri dira. Bi, hiru edo lau ahotsetako kantu hauek gitarra eta beste musika tresnen akordioez osatuak dira. Baliagarriak izan daitezke abesbatzendako bereziki.

Azkenaldian harmonizatu kantuen artean, biziki ezagunak eta preziatuak badira hala nola "Azken dantza" (Manex Pagola), "Koblakari" (PP. Berzaitz), "Ene ama zenari" (Xalbador), "Jaun Baruak", "Xarmegarria zira"...

Orohar 300 bat partitura dira eskuragarri Jo Maris fondoan, PDF, Midi eta Sibelius formatuan.

Xehetasunak