Euskal Kantu Xapelketa 2016 - Izenak emateko garaia da !

2016/03/07

Euskal Kantu Xapelketa elkarteak eta Euskal Irratiek helduen kantu xapelketaren edizio berri bat antolatzen dute aurten. Finalean sailkatzeko kantaldia maiatzaren 22an iraganen da eta izen emateak martxoaren 29ko egin behar dira.

Euskal Kantu Xapelketa 2016 - Izenak emateko garaia da !
Argazkia : Jean Currutcharry

Parte hartzaileek gutxienez 16 urte ukan beharko dituzte. Bakarka, binaka edo taldeka aurkezten ahalko dira, a capella edo musikari batekin kantatzeko. Hautatuko duten kantua ezaguna izaten ahalko da edo espresuki xapelketarentzat egina.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)