Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kantua Bilboko EXIB musika azokan

Euskal kantua Bilboko EXIB musika azokan

2014/05/07

Euskal kultur erakundeak 2014ko maiatzaren 8, 9 eta 10ean Bilboko Alhondigan iraganen den EXIB musika azokaren lehen edizioan parte hartuko du. Alde batetik, Pantxoa Etchegoin zuzendariak euskal kantuaren historiari buruzko mintzaldi bat eskainiko du eta bestetik Kantuketan ukipen pantailak aurkeztuak izanen dira bertan.

EXIB, musika iberoamerikarrean berezitua den Europako lehen azoka da. Musika iberoamerikarraren errealitate, joera, estilo eta identitate guziak barne hartu nahi ditu, eta beren errealitateetarako alternatibak proposatzeko, elkarrizketa sustatzeko eta estrategiak diseinatzen laguntzeko foro bihurtu nahi du.

Hori dela eta, Euskal kultur erakundeak ere festibalaren lehen edizioan izanen da, bi hitzordu berezi proposatuz.

Alde batetik, Pantxoa Etchegoin zuzendariak euskal kantuaren historiari buruzko solasaldi bat eskainiko du maiatzaren 9an, ostiral eguerdiko 12:30etan eta bestetik, euskal kantuaren aurpegi ezberdinak erakusten dituzten Kantuketan ukipen pantaila interaktiboak ere kontsultagarri izanen dira azokaren denboran.

Xehetasunak