Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kultur erakundearen formakuntza saila: iragan saioen bilduma

Euskal kultur erakundearen formakuntza saila: iragan saioen bilduma

2013/09/04

Euskal kultur erakundeak formakuntza sail bat abiarazi du duela zonbait hilabete kultur aktoreek edireiten dituzten behar bereziei erantzuteko gisan. Orain arte antolatutako formakuntzen fitxak (egitarauak eta kontaktuak) sarean eman ditugu gure webgunearen "Kultur eragileak" izeneko atalaren barnean.

Informazio gaualdi edo formakuntza bakoitzaren egitaraua fitxa batean laburbildua da. Argibide gehiago nahi duenak harremanetarako datuak atxemanen ditu ere (EKE-ko langile-erreferentearenak). Horrez gain, Euskal kultur erakundeko langileek segitu dituzten jardunaldi edota formakuntzen fitxak (gai nagusiak eta egitarauak) bilduak dira azpiatal batean, elkarte-kide batzuentzat baliagarriak izaten ahal direlakoan.

Ondoko informazio saioa 2013ko urriaren 10ean iraganen da. Gaia: "Enplegua kultura arloan". Izena eman daiteke oraidanik.

Gehiago jakin