Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kultur erakundearen ohiko eta ez-ohiko biltzar nagusia Senperen

Euskal kultur erakundearen ohiko eta ez-ohiko biltzar nagusia Senperen

2019/04/03

Euskal kultur erakundearen 2019ko ohiko eta ez-ohiko biltzar nagusia apirilaren 6an iragan zen, Senpereko Larreko gelan, elkarte-kide anitzen presentzian. 2018. urteko bilanaren egiteko momentua izan da baita ere EKE-ren araudi berrien onartzeko parada. Kultura gaitasuna herri elkargoan aipatua izan da ere.

Solasgaiak

Pierre-Marie NOSBAUM, Senpereko auzapezak egin ongi etorria eta Mikel ERRAMOUSPE, lehendakariaren hitza.

Ez-ohiko biltzar nagusia :

Araudien aldaketa, eta bereziki Nafarroako Gobernuko ordezkari baten izendapena EKE-ko administrazio kontseiluan.

 Ohiko biltzar nagusia

  • 2018ko kultura ekintzen eta diru kontuen aurkezpena
  • Kontu ikustatzailearen txostena
  • Kontu emaitzaren esleipena
  • Elkarteen urtesariaren finkatzea
  • Administrazio kontseiluko kultura eragileen taldearen arraberritzea
  • Kultura gaitasuna Herriko elkargoan : egoera, Bruno Carrère, kultura partaidetzen, arte irakaskuntzaren eta kultura ondarearen aholkulariak aurkezturik
  • Galderak-erantzunak

Gehiago jakin

 

Argazkia: Jakes Larre - EKE