Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kultur erakundeko ohiko eta ezohiko biltzar nagusia Baigorrin

Euskal kultur erakundeko ohiko eta ezohiko biltzar nagusia Baigorrin

2018/04/08

Euskal kultur erakundeko ohiko eta ezohiko biltzar nagusia 2018ko apirilaren 21ean iraganen da, Baigorrin, "Plaza xoko" gelan, 10:00etan. 2017. urteko bilana egiteko momentua izanen da. Biltzarra deneri irekia eta, batez ere, hemengo kultur eragileei.

Solasgaiak

  • Jean-Michel COSCARAT, auzapezak egin ongi etorria eta Mikel ERRAMOUSPE, lehendakariaren hitza
  • Ezohiko Biltzar nagusia: araudien aldaketa
  • Ohiko Biltzar nagusia
    • 2017ko kultura ekintzen eta diru konduen aurkezpena
    • Kontu ikustatzailearen txostena
    • Konduen emaitzaren esleipena
    • Kontu ikustatzailearen arraberritzea
    • Elkarteen urtesariaren finkatzea
  • "Euskal kulturaren diagnostikoa eta politika publikoetarako norabide proposamenak" deitu txostenaren ardatz nagusien aurkezpena
  • Bakoitzak lekarkeena

Gehiago jakin