Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kultura eta ondarea arte bisualen ikuspegitik

Euskal kultura eta ondarea arte bisualen ikuspegitik

2011/06/14

Bertrand Dezoteux eta Nader Koochaki artista gazteen bi proiektuak dira hautatuak izan Euskal kultur erakundeak antolatu “Hogei’ta” deialdia kari (2011ko otsailaren 15etik apirilaren 30era). Epaimahaiak 31 proposamen artistiko aztertu ditu bere erabakia hartzeko. Irabazle bakoitzak bere ibilbidea eta egitasmoa azaltzen ditu elkarrizketa batean…

“Hogei’ta” deialdiko epaimahaiaren erabakiaren berri eman eta frango laster elkarrizketatu ditugu bi irabazleak, bata Baionan, bestea Donostian. Bertrand Dezoteux eta Nader Koochaki artistek bat egiten dute “Hogei’ta” deialdiaren helburu nagusiarekin: publikoa gomitatu nahi dute euskal kultura eta ondarea beste gisa batez ikustera, ohiko pentsamoldeetatik at. Horretarako bi egitasmo arrunt ezberdinak eramanen dituzte deialdiaren bidez eskuratu diru-laguntzari esker. Bideoaren eta argazkigintzaren unibertsoen mugan.

Hitzordua emana zaigu 2011ko urri-azaroan bi sortzaile gazte horien obren aurkezpen publikorako.

Elkarrizketak