Euskal kultura lagundu Iparraldean ''Kultura'' emaitza fondoaren bidez

2012/12/27

Baiona-Hego Akitaniako Eszenatoki Nazionalak eta Euskal Kultur Erakundeak sortu duten emaitza fondo amankomunari esker enpresek baita partikularrek Ipar Euskal Herriko kultur adierazpenak lagunt ditzakete. Webgune bat sareratu da horretarako.

Euskal kultura lagundu Iparraldean ''Kultura'' emaitza fondoaren bidez

Novaldi enpresa mezenasak sortu duen www.culture-kultura.com webgune elebidunean emaitza fondoaren inguruko argibideak eskura daitezke, batez ere partikularrek emaitza baten egiteko bete behar duten formularioa. Bestalde fondoak lagunduko dituen ekintza kulturalak aipatzen ditu blog baten bitartez. Bistan dena mezenasen zerrenda agertzen da ere webgunean.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)