Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kultura & turismoa

Euskal kultura & turismoa

2013/07/17

Aitzineko urteetan bezala Euskal kultur erakundeak animazio egitarau bat osatu du opor zentroak kudeatzen dituen CCAS enpresa komitearentzat. Ekimen honek udatiarrei euskal kulturaren inguruko tailerrak proposatzea du helburu tokian tokiko kultur eragileen lana baloratuz eta ekarpenak baliatuz.

Hirugarren urtea da CCAS enpresa komiteak Euskal kultur erakundeari, kultura baliabide-zentro gisa, halako programa baten antolatzeko proposamena luzatzen diola. EKE-k finkatu eta adostu egitarauaren haritik ondoko gaiak jorratuak izanen dira Hendaian, Donibane Lohizunen, Donibane Garazin, Angelun, Capbretonen edo Seignossen iraganen diren animazio desberdin horietan:

  • Donibane Lohizune/Ziburuko portuaren bisita : Christian Ondicolarekin Uztailaren 17an
  • Euskal kirolak : Gaia elkartea - Capbreton zentroan - Uztailaren 3 eta 17an, 18etarik 20ak arte
  • Euskararen eta euskal kulturaren ezagutza : Pantxoa Etchegoin, Angeluko zentroan - Uztailaren 19an, 21:00etan - Hendaiako zentroan : uztailaren 22an, 21:00etan
  • Donibane Lohizuneko/Ziburuko portuaren bisita gidatua : Christian Ondicola - Agorrilaren 14an, goizarekin
  • Txalapartaren ezagutza : Ttikia eta Handia - Donibane garaziko CCAS zentroan : uztailaren 31an eta agorrilaren 8an - 21:00etan - Hendaiako CCAS zentroan : agorrilaren 21ean - 21:00etan
  • Euskal Kirolak - Gaia elkartearekin - Hendaiako zentroan : agorrilaren 8an - 10etarik 12ak arte - Garaziko zentroan : agorrilaren 15ean - 18etarik 20ak arte - Seignosseko zentroan : agorrilaren 2an eta 16an, 18etarik 20ak arte.

Gehiago jakin

Animazio horiek CCAS enpresa komiteak kudeatzen dituen opor zentroetako egoiliarriei baizik ez dira idekiak.

Argazkia : Jakes Larre - EKE