"Euskal kulturaren eguna" Baionako Arteen Erdigunean

2019/03/21

Zazpigarren urtearentzat, Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak "Euskal kulturaren eguna" antolatzen dute Herri Soinu elkartearen partaidetzarekin. Aurten, Mixel Ducau eta Juan Mari Beltran musikariak gomitatu dituzte. Hitzordua  martxoaren 23an finkatua da, 9:00etan Baionako Arteen Erdigunean. 

"Euskal kulturaren eguna" Baionako Arteen Erdigunean

Maurice Ravel entzutegiak eta Euskal kultur erakundeak (EKE) euskal kulturaren inguruko egun berri bat antolatzen dute, Herri Soinu elkartearen partaidetzarekin.

Aldi honetan, musika tresna ezberdinak jotzen dituzten Mixel Ducau eta Juan Mari Beltran musikariak gomitatuak dira.

Goizean, mintzaldi bat izanen da ohiko musika tresnen aurkezpen batekin, eta ondotik, Euskal Herri sareko musika eskoletako ikasleei zuzendu tailer batzuk bi artisten obra batzuen inguruan.

Egitaraua

  • 9 :00: Harrera
  • 9 :30-11 :30: Juan Mari Beltran eta Mixel Ducau-ren mintzaldi ilustratua, ohiko musika tresna batzuen aurkezpenarekin
  • 11 :30-12 :30 eta 14 :00-16 :30: Tailerrak Maurice Ravel Kontserbatorioko eta Euskal Herri sareko musika eskoletako ikasleentzat, Mixel Ducau eta Juan Mari Beltran-en obra batzuen inguruan – artista gomitatu batzuekin.
  • 17 :00: Ikasleek eta artista gomitatuek kontzertu bat eskainiko dute tailerretan landu obrekin.

Soinubila, Iparralai eta Musikas musika eskolen parte hartzearekin.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)