Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kulturaren inguruko hiru sari emanen dituzte 2014an ere Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Hiriak

Euskal kulturaren inguruko hiru sari emanen dituzte 2014an ere Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Hiriak

2014/06/30

Kultur eragileei zuzenduak diren hiru sari antolatuko dituzte aurten ere Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Hiriak 2000. urtetik duten akordioari segida emanez: Ohorezko saria, Euskal kulturaren saria eta Bideo dokumentalaren saria. Kandidaturak irailaren 30a arte hartuko dituzte.

Eusko Ikaskuntza-Baionako Hiria Ohorezko Saria
Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria ematen dute antolatzaileek, Iparraldean euskal kulturaren edo zientziaren aldeko jardueragatik edo obrengatik bereziki nabarmendu diren pertsonak ohoratzeko xedean.
Gehiago jakin

Eusko Ikaskuntza-Baionako Hiria Euskal Kulturaren Saria
Sariak lagunduko du zientzia edo kultur lan bat obratu duena, edo unibertsitateko tesi bat egin duena. Baionako hiriari buruz edo Lapurdi, Baxe Nafarroa edo Zuberoari buruz, bereziki ikasle baldin bada edo gaztea. 2.500 euroko saria eskainiko zaio.
Gehiago jakin

Eusko Ikaskuntza - Baionako Hiria Bideo Dokumentalak sortzeko Saria
Euskal Herriko bizitzaren edo, berezikiago, Baiona Hiriko alderdiren bati buruzko bideo dokumental edo erreportaje onenari emateko saria, amateur edo ez ofiziozko sailan.
Gehiago jakin

Xehetasunak