Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hautetsiei zuzendu euskal kulturaren inguruko tailerrak

Hautetsiei zuzendu euskal kulturaren inguruko tailerrak

2014/05/23

Euskal kultur erakundeak informazio eta trukaketa tailer batzu proposatzen dizkie herrietako eta elkargoetako hautesiei, 2014ko ekainetik abendura. Lurraldeko kulturaren garrantziari buruz gogoetatzeko eta euskal kulturaren inguruko informazioak biltzeko eta trukatzeko guneak izanen dira tailer horiek.

Hautetsiak ondare materialaren eta inmaterialaren, bai eta ondare horren transmisioaren erantzule dira. Kultura bizidunak eta herritarren parte hartzea orokorki arteetan haien arduretarik bat da. Tokiko baliabideen eta artisten talenduetan oinarritzen ahal dira. Zorionez, Euskal Herrian anitz baditugu. Ondorioz, kultura mailako engaiamenduak bat egin behar du lurralde proiektuarekin. Ulertua balinbada ongi pentsatua den hautu amankomun bat bezala, kultura politika aberatsa izan daiteke, nola perspektibaz, hala topaketaz eta aurkikuntzaz.

Euskal kultur erakundeak proposatzen die hautesiei bide horretan laguntzea, informazio eta trukaketa tailer batzu antolatuz.

Tailer horien helburuak

  • Hautetsien sentsibilizatzea lurraldeko kulturaren garrantziari buruz
  • Euskal kulturaren oinarriei buruzko informazioak ematea eta iritziak trukatzea
  • EKEren zeregina eta eginbeharren azaltzea

Antolaketa: bi oreneko tailerra

  • Lehen partean: hautetsien beharren entzutea
  • Bigarren partean: Euskal kultur erakundearen aurkezpena
  • Hirugarren partea: geroko partaidetzetaz mintzatzea

Harremanak - Xehetasunak