Hemen zaude: Hasiera Albisteak Denis Leroy artista baionesa Lurramaren 10. edizioan

Denis Leroy artista baionesa Lurramaren 10. edizioan

2015/10/30

Lurrama, laborantza herrikoiaren hitzordu nagusiaren hamargarren edizioa ospatuko da aurten. Karia hortara, azaroaren 6, 7 eta 8an hainbat animazio antolatuak izanen dira Biarritzeko Irati aretoan. Horien artean, Denis Leroy artista baionesaren sorkuntza bat, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatua dena.

Urte guziz bezala, animazio andana batez gozatzeko parada izanen da Lurraman : kabalak, merkatua, apairuak, eztabaidak, lehiaketak... Musika animazioak ere ez dira gutti izanen (ikus egitaraua) eta arteak ere bere tokia segurtatua du. Alabaina, Euskal kultur erakundearen partaidetzari esker, urte guziz Euskal Herriko artista ohoretan emana da. 

Hala nola, joan den urtean, Bruno Aguerre margolari hendaiarrak egin bezala, aurten Denis Leroy baionesak ukanen du Lurramako bisitariei bere lana aurkezteko parada.

 Denis Leroy, Baionako artista tindatzailea da. Hiriko laboraria da ere : permakulturan eremandako baratze bat badu Baionako familia baratzeetan. Zizelkadurak tindatzen ditu, eta tinduak zizelkatzen. Bolumena beti gogoan du, edozoin oinarri harturik. Iazko Lurraman, haur eta helduak harritu ziren bere obra batekin : airean ziren arrainak. Aurten, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, obra erraldoi bat sortuko du, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak laguntzen dituen elkarte guziekin (animaleak : Herriko behi eta ahatxea, Kintoa xerria, sasi ardia. Landareak : Itsasuko gerezia, biper famatuak, Nouste Ekilili olioa, etabar).

Xehetasunak