Felipe Oyhamburu aipagai "Txirrita" emankizunean

2013/01/03

2013ko urtarrilaren 13an, 11:30etan, France 3 Aquitaine telebista kateko Txirrita emankizunean, Felipe Oyhamburu ukanen dute aipagai. Allande Boutin-ek aurkeztuko du aurten 92 urte beteko dituen pertsonaia horren inguruko erreportaia.

 Felipe Oyhamburu aipagai "Txirrita" emankizunean
Felipe Oyhamburu (© S. Husté)

Felipe Oyhamburu (1921) euskal kulturaren enbaxadorea izan da beti. Bere bizi osoan nahi izan ditu euskal dantzak eta kantuak munduan zehar ezagutarazi. Txirrita emankizunak pertsonaia horren ezagutza egitera gonbidatzen gaitu.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)