Gazte koru misto baten sortzea Haiz'Egoa elkartearen baitan

2014/09/15

Baionako Haiz'Egoa abesbatzak gazte koru misto bat sortzeko asmoa du. Maialen Errotabehere kantaria izanen da koru berri horren zuzendaria. Interesatu guziek beren izenak lehenbailehen eman behar dituzte.

Gazte koru misto baten sortzea Haiz'Egoa elkartearen baitan
Haiz'Egoa korua zuzentzen du ere Maialen Errotabeherek (argazkia: Haiz'Egoa)

Entsaioak asteazken arratsaldeetan eginen dira Haiz'Egoa-ren egoitzan (Espainiako Atea, 2). 8 eta 20 urte arteko haur eta gazteei zuzenduak izan dira.

Interesa dutenek Haiz'Egoa koruko idazkaria den Daniel Larralde-rekin harremanetan sartu behar dute : 06.95.62.22.92. / penahaiz.egoa@gmail.com

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)