Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Gu(haur) arrotzak" disko/liburua saristatua

"Gu(haur) arrotzak" disko/liburua saristatua

2014/06/16

Gu(haur) arrotzak disko/liburuak Frantziako Charles Cros Akademiaren 2014ko "bihozkada" saria eskuratu du "hitz grabatuak eta soinu dokumentuak" kategorian. 2013an Le Castor Astral argitaletxeak atera liburu elebidun horretan, besteak beste Itxaro Borda-ren euskarazko testuak agertzen dira. Euskal kultur erakundeak proiektua sustengatu du.

Productions de l'Orchestre Maigre Akitaniako kolektiboak Frantziako Charles Cros Akademiaren 2014ko "bihozkada" saria eskuratu du "hitz grabatuak eta soinu dokumentuak" sailan, Gu(haur) arrotz(ak) - A nous mêmes étrange(r)s disko/liburu elebidunarentzat.

Liburuak David de Souza-ren frantsesezko testuak eta Itxaro Borda-ren euskarazkoak biltzen ditu, diskoaren grabaketarako idazleek berek beren testuak irakurri dituztelarik, L'Orchestre Maigre taldeko musikarien laguntzarekin.

Aipatzekoa da liburuaren inguruan ikusgarri berezi bat antolatua izan dela, besteak beste 2013ko ekainean Angelun aurkeztua izan dena.

Xehetasunak