Hemen zaude: Hasiera Albisteak GUSO zerbitzua: ikusgarrigintza alorreko noizbehinkako enplegatuen aitorpenerako zerbitzu erraztua

GUSO zerbitzua: ikusgarrigintza alorreko noizbehinkako enplegatuen aitorpenerako zerbitzu erraztua

2012/11/22

GUSO sareko zerbitzuak (Noizbehinkako Ikusgarriaren Leihatila Bakarra) enplegatzaileei erraztasunak eskaintzen dizkie ikusgarrigintza alorreko artisten edota teknikarien enplegatzeko.

1999ko azaroaren 2an sortu zerbitzu hau, kargu sozialen aitorpenaren eta ordainketaren dispositibo erraztua da.

GUSO zerbitzua bakarrik ikusgarrigintzari dagokio, hots bederen artista bat daukaten taula gaineko emanaldiei.

Eguberri kari, haurrendako ikusgarri bat antolatzen duzue? Adibidez, haurrendako kantari bat hautatu duzue eta kontratu mugatupean enplegatu behar duzue. Horren egiteko, GUSO zerbitzuaren kide edin zaitezkete. Urririk da.

GUSO zenbaki bat emana izanen zaizue, konekzio kodigo pertsonal batekin eta kide-egite agiri bat jasoko duzue.

Xehetasunak

Albiste erlazionatuak