Olerkariei deialdia 20. "Hatsaren Poesia" liburuarentzat

2017/12/29

Senpereko Hatsa elkarteak euskal olerkariak 20. Hatsaren Poesia liburuan parte hartzera gomitatzen ditu. Olerkiak bidaltzeko azken epea 2018ko urtarrilaren 15ean finkatua da. Liburua apirilaren 8an, 'Hatsaren Poesia' egunean aurkeztua izanen da. 

Olerkariei deialdia 20. "Hatsaren Poesia" liburuarentzat

Olerkari bakoitzak bederen olerki bat bidali beharko du, baina bizpahiru ere igor ditzake. Horrekin batera, bere argazki bat helarazi beharko du. 

Ekarpenak postaz igor daitezke : Hatsa elkartea- Oxtikenea -64310 Senpere (Lapurdi) edo emailez ()  

Xehetatunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)