Hemen zaude: Hasiera Albisteak Haur Kantu Xapelketa 2015 - Izenak emateko garaia da !

Haur Kantu Xapelketa 2015 - Izenak emateko garaia da !

2015/02/17

Bi urtetarik egiten den Haur Kantu Xapelketaren edizio berri bat izanen da aurten.  2015eko udaberrian, finalerdiak antolatuak izanen dira iparraldeko probintzia bakoitzean. Izenak oraidanik eman behar dira.

Haur kantu xapelketak hiru helburu nagusi ditu : euskal kantua gazte mailan herrikoitzea, sorkuntza sustatzea eta euskaraz kantuz ari diren talendu berri batzuen aurkitzea.

Parte hartzaileek 6 eta 15 urteen artean ukan behar dute. Hiru sailetarik batean parte hartzen ahalko dute : Bakarka, Binaka edo Taldeka (zuzendaririk gabe eta 15 gehienik). Akapela kantatzen ahalko dute edo musikaz lagundurik, kantu ezaguna izan edo sorkuntza (hitzak eta airea berriak).

Lapurdiko saioa martxoaren 15ean iraganen da, Luhusoko Harri Xuri gelan. Izen emaiteak martxoaren 7 arte onartuak, helbide huntan: olatz.idoate@euskalirratiak.info

Baxe Nafarroako sailkapen kantaldia apirilaren 12an iraganen da Izpurako Fauxtin Bentaberri gelan. Izenak apirilaren 3ko eman behar dira berantenaz.

Xehetasunak

Argazkia: Jean Currutcharry