Hemen zaude: Hasiera Albisteak Helduentzako euskara kurtsoen sartzea

Helduentzako euskara kurtsoen sartzea

2014/09/14

AEK denboraldi berri bat hasteko prest da. Iparraldeko 16 gau eskolek osatzen duten sarearen bitartez, Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak urtean zehar  modulo eta formakuntza desberdinak proposatuko ditu euskara ikasi edo hobetu nahi duten helduei zuzenduak. Klaseak urriaren 6an hasiko dira.

Izena emateko permanentziak irailaren 15ean hasi dira Ipar Euskal Herriko Gau Eskola guzietan.

AEK-k eskainiko dituen aukeren artean, arratseko klaseak, egunekoak, enpresa barneko kurtsoak, ikastaro intentsiboak eta online ikastaroak izanen dira.

Xehetasunak