Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hendaia Film Festibalaren bigarren edizioa: film laburren lehiaketarako deialdia

Hendaia Film Festibalaren bigarren edizioa: film laburren lehiaketarako deialdia

2014/07/15

2014ko urriaren 16tik 18ra iraganen den Hendaia Film Festibalaren bigarren edizioaren karietara, Begirada elkarteak film laburren deialdi bikoitza antolatzen du. Obrak uztailaren 21a arte aurkezten ahal dira.

Lehiaketa bi modalitateen arabera antolatua da:

  • Nazioarteko lehiaketa
    Tokiko hizkuntzen eta minoritate sozialen eta kulturalen inguruko film laburrak hautatuak izanen dira.
  • Akitania-Euskadi lehiaketa
    Akitania eskualdean, Euskadin edo Nafarroan berriki ekoiztutako obra batzu aukeratuak izanen dira.

Aurkezten ahal diren labur-metraiak:

  • 35 minutuz petiko filmak
  • 2013ko urtarrilaren 1az geroztik bururatuak diren filmak

Gehiago jakin

  • Deialdiaren testua
  • http://hendaia-film-festival.com/
  • Begiradak elkartea