Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herri Urrats 2018

Herri Urrats 2018

2018/05/07

2018ko maiatzaren 13an, Herri Urratsen 35. edizioa iraganen da Senperen, "Prefosta !" lemapean. Besta egiteko eta dirua biltzeko estakurua izateaz gain, ipar Euskal Herriko ikastolen elgarretaratze nagusia irakasle postu gehiago aldarrikatzeko momentua izanen da Seaska-rentzat.

Zuberoa, Behe-Nafarroa eta Lapurdiko ikastolen aldeko 35. elgarretaratze handia kontestu berezi batean iraganen da aurten. Alabaina, heldu den ikasturtean Seaskak 230 ikasle gehiago izanen ditu eta guziak baldintza egokietan errezebitu ahal izateko, irakasle gehiago beharko ditu. Aurtengo, Herri Urratsa eskaera hori aldarrikatzeko parada izanen da.

Aldarrikapenak-aldarrikapen, aurten ere, Seaskak denen gustuko egitarau aberatsa apailatu du (ikus egitaraua).

Programatuak diren artista eta talde guzien artean, aurtengo kantua sortu duen 2ZIO taldea zuzenean ikusteko aukera izanen da. Apirilaren 24an atera disko berriko kantuak aurkeztuko ditu gainera.

Aipatzekoa da bestalde, besta bezperan hasiko dela, Saran ohiko Urrats Gaua antolatua izanen baita.

Xehetasunak