Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hiru Soinu taldea La Luna Negra aretoan

Hiru Soinu taldea La Luna Negra aretoan

2019/01/24

2019ko otsailaren 2an, 20:15etan, Senpereko Hiru Soinu taldeak "Kolorez bizi" disko berria Baiona La Luna Negra aretoan aurkeztuko du. Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.

2013 eta 2015ean atera aitzineko bi diskoen arrakastaren ondotik, Senpereko taldeak "Kolorez Bizi" lan berria aurkezten digu.

Aniztasun handiko disko aberatsa, modernitatez eta gaur egungo sonoritatez taldekide bakoitzaren inspirazioan oinarritzen dena, errotik aldatzen ari den Euskal Herriko belaunaldi dinamiko baten lekuko.

Gitarrak, harmonika, perkusioak, flauta, tarteka baxu eta teklatuekin, 3 ahots mistotan emanak diren melodia koloretsuen gainean.

Xehetasunak