Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hogei’ta deialdia: korapiloak deseginez

Hogei’ta deialdia: korapiloak deseginez

2011/10/17

Bertrand Dezoteux eta Nader Koochaki irabazle atera dira, azken finean, Hogeita arte bisualak proiektu deialdian eta beren sorkuntzak 2011ko abendu hastapenean aurkeztuko dituzte Baionan. Orenak eta orenak eztabaidan, hautaketan, kritiketan iragan ondoan, epaimahaikideek beren lekukotasuna luzatu digute hemen, bizi izan duten esperientzia berezi hori kontatzeko. Iritzi anitzen artetik, puntu bakarrak elkartzen ditu : gazteria hor dago, goseak, sortzailea, berritzailea.

« Zaila ». Hitz hori, duda izpirik gabe, dute gehienik errepikatu Hogeita epaimahaiko kideek, 31 hautagaien artean bi bakarrik nola atxiki dituzten kontatzean. Zaila, gazte horiek eskaini kalitatearengatik, berezitasunarengatik. Zaila, arduragatik, parean zituzten artistak ezagupen eta baliabide bila dabiltzalako. Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) batera, arte garaikideko aktoreak (Miarritzeko Arte Goi Eskola, Senpereko Berinak festibala, Donostiako Tabakalera), gazteak ezagutarazten dituzten aktoreak (Heletako Euskal Herria Zuzenean festibala, Hendaiako CPIE) bildu dira, epailearen rol zaila hartzeko, esku artean zituzten korapiloak deseginez.

Xan Airek epaimahaikideen lekukotasunak bildu ditu eta sarean irakur daitezke.

Xehetasunak: