"Hogei’ta" programaren 2. deialdi artistikoaren irabazleak

2012/05/12

Euskal kultur erakundea eta Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala elkartu dira, egitasmo artistikoetarako deialdi baten abian ezartzeko. Bi proiektu hautatuz.

"Hogei’ta" programaren 2. deialdi artistikoaren irabazleak

« Hogeita Ikusgarrigintza » proiektu deialdiak Akitaniako, Euskadiko edota Nafarroako artisten edo artista kolektiboen 10 proposamen bildu ditu, antzerkiaren, dantza garaikidearen bai eta zirko eta karrika arteen alorretan.

Eztabaida oren batzuen ondoren, bi irabazle hautatuak izan dira :

  • Atejoka antzerki taldea (Donostia), haurrei zuzendu «Biolin magikoa» proiektuarentzat;
  • Unai Lopez de Armentia-k, Garazi Lopez de Armentia-k, Hannad Whelan-ek eta David Alcorta Ruiz-ek osatu kolektiboa (Gasteiz) «Hautsa» deituriko keinu antzerki eta dantza garaikide proiektuarentzat.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)