Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Hogei'ta - Gaurko musikak & irudia" deialdiko irabazlea hautatua izan da

"Hogei'ta - Gaurko musikak & irudia" deialdiko irabazlea hautatua izan da

2013/06/27

Euskak kultur erakundeak eta Biarritzeko Atabal gelak Donostia 2016 Fundazioa, Donostia Kultura, Emankor Sarea (Bilbo), le Rocher de Palmer (Cenon) eta le Florida (Agen) egiturekin partaidetzan abiatu deialdiak arrakasta ukan du. Azkenean epaimahaiak Moï Moï Ziburuko elkartearen "Lloba" egitasmoa hautatu du.

EKE-ren "Hogei’ta" programaren karietara abiatu "Gaurko musikak eta Irudia" proiektu deialdiak Iparraldeko, Akitaniako, Euskadiko, Nafarroako, Midi-Pyrénées-ko eta Ameriketako Estatu Batuetako artisten edo artista kolektiboen 16 proposamen bildu ditu. Proposamenen maila altuak epaimahaiaren hautaketa zaildu egin du.

Azkenean Moï Moï Ziburuko kolektiboaren "Lloba" sorkuntza-egitasmoa aukeratua izan da.

"Lloba" proiektua emanaldi bizi bat da, musika elektronikoa, "Video Jokey"-ing (bideo proiekzioa zuzenenan hautatua eta nahastua izanen da, DJ, disc jockey-ren moduan, musika mailan), eta koregrafia elkarbanatzen baititu. Hiru ardatz hauek (musika, dantza eta bideoa) osatzen dira historio bat kondatzeko: Lloba izeneko pertsonaia batek biziko duen iniziazio erritoa, heldutasunera heltzeko momentuan.

Ikusgarria 2013ko azaroan aurkeztua izanen da lehen aldiz Biarritzeko Atabal gelan.

Egitasmoa lantzeko Moï Moï kolektiboak laguntza ekonomikoa erdietsiko du antolatzaileen ganik, baina ez bakarrik. Egitasmoaren segipenean (mediazioa, aholkuak, komunikazioa), artista egonaldian eta programazioan baita hedapenean ere lagundua izanen da.

Gehiago jakin

Ilustrazioa: Moï Moï elkartea