Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iñaki Salvador Sextet taldea Baionan

Iñaki Salvador Sextet taldea Baionan

2019/01/30

2019ko otsailaren 8an, 20:30etan, Iñaki Salvador Sextet taldea Baionako Antzokian izanen da Mikel Laboaren omenezko kontzertu berezi baten eskaintzeko. Tokiak oraidanik atxikitzen ahal dira. Euskal kultur erakundea partaide da.

Iñaki Salvador (Donostia, 1962) Mikel Laboa kantariaren musikari laguna izan da 25 urtez. 1983az geroztik beti haren alboan agertu da, nola kontzertuetan hala diskoen grabaketetan.

2018 urte amaieran, 10 urte eginen ditu Mikel Laboa zendu dela, bainan betirako gure gogo bihotzetan geldituko da. Euskal artista honen goresteko, Iñaki Salvador pianojoleak seikote bat osatu du, euskal kantuaren aita izan den musika obrak oholtza gainean entzunarazteko baina ikusmolde propio batekin : inprobisazioaren eta jazz munduetara eramaten duten arramoldatze bereziekin. Seikote honen uzta Laboari egin bi aitzin-egitasmoen bateratze bat da : alde batetik, « Lilurarik ez » deitu esperimentazioa, Errenteriako Musikaste festibalaren enkargu bat, eta bestetik « Laboa jazz » deitu sorkuntza, hau Bilboko Loraldia festibalaren eskutik garatu dutena.

Iñaki Salvadorrek bi esperientziak bateratu ditu, Mikel Laboa gure euskal musikaren bultzaile sustagarria eta sortzaile handiaren oroimenez, bai eta ere pianojoleak hainbat urtez harekin ukan duen adiskidetasunaren lekuko.

Parte hartzaileak: Iñaki Salvador, pianoa, moldaketak, musika zuzendaritza | Ainara Ortega, María Berasarte,  ahotsa | Angel Unzu, gitarrak | Hasier Oleaga, perkusioak | Javier Mayor de la Iglesia, kontrabaxua

Xehetasunak

  • Akitania-Hegoaldeko Eszena Nazionalak eta  Euskal Kultur Erakundeak aurkeztu ikusgarria
  • Tfnoa: 05 59 59 07 27
  • Tokien atxikitzeko