Iparra Galdu Gabe 2012 Getxon

2012/10/09

Getxoko Hiriak eta Euskal kultur erakundeak "Iparra galdu gabe !" kultur zikloa antolatzen dute urriaren 4tik azaroaren 4ra. Helburua, ipar Euskal Herriko kultura Getxotarrei hobeki ezagutaraztea da. Aurtengo programazioa "hitza"-ren inguruan egituratua da.

Iparra Galdu Gabe 2012 Getxon

Hamar urte baino gehiago dira Getxoko Euskara Zerbitzua eta Euskal kultur erakundea elkarrekin lanean ari direla ipar Euskal Herriko kultura Getxotarrei hobeki ezagutarazteko asmoz. Aurtengo programak Hitza du ardatz: Hitz Enea argazki erakusketak Iparraldeko eta Getxoko etxeen izenekin bidaiatxoa egitea proposatzen digu. Oroitzen Naiz dokumentalak Iparraldeko adineko hiru dantzari ospetsuri eman die hitza, dantzaren bidez mintzatu daitezen. Emak bakia filmak ere hitz bat, etxe baten izena du abiapuntua...

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)