Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iparra Galdu Gabe 2016

Iparra Galdu Gabe 2016

2016/11/01

2016ko urriaren 26tik azaroaren 20a arte, Getxoko Herriko Etxeak eta Euskal kultur erakundeak Iparra Galdu Gabe zikloaren edizio berri bat antolatzen dute Getxon. Ziklo hau bi urtez behin egiten da eta bere helburua da Ipar Euskal Herria Getxon ezagutzera emateko jarduerak antolatzea. Aurtengo edizioaren programazio osoa sarean da.

Aurten, emazteek protagonismo berezia izanen dute, Emakumez beteriko egunak leloak erakutsi bezala

Egitaraua

Neskatoak eta Dominika dokumentalak urriaren 26an, Bea Salaberri-ren Baionak ez daki liburuaren aurkezpena urriaren 27an, Zarena Zarelako taldearen Herrikoa dantza ikusgarria urriaren 29an, Kale Jira Kuxkuxtu txarangarekin urriaren 29an, mahain-ingurua Hélène Charritton eta Battitta Boloqui-rekin Herria eta hizkuntza gaiaren inguruan azaroaren 16an, Ozeanoaren Konkista Haize Othondo-ren itzal antzerkia eta Maddi Oihenart-en kontzertua azaroaren 20an...

Xehetasunak