Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iparraldeko eragileen ebaluazioa egiteko bi langile xerkatzen ditu Bai euskarari ziurtagiriaren elkarteak

Iparraldeko eragileen ebaluazioa egiteko bi langile xerkatzen ditu Bai euskarari ziurtagiriaren elkarteak

2013/02/27

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak bi pertsona kontratatzeko prozedura hasi du. Hain zuzen, "Bai Euskarari" ziurtagiria duten Ipar Euskal Herriko eragileen ebaluazioa egiteko. Egun erdiko lanpostuak dira, eta kontratuak hiru hilabetekoak dira, 2013ko apirilaren erditik goiti hastekoak. Hautagaitza txostenak martxoaren 20a aitzin helarazi behar dira.

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Curriculuma eta erreferentziak
  • Harreman eta antolakuntza gaitasuna
  • Antzeko lanetan aritu izana
  • Euskara eta frantsesa ongi menperatzea

Gida baimena eta autoa behar dira. Curriculumak eta erreferentziak martxoaren 20a baino lehen bidali beharko dira info@baieuskarari.org e-postara edo, Ziurtagiriaren Elkartea, 1 Arsenal plaza 64100 BAIONA helbidera.

Xehetasunak