Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irakur ! 2012

Irakur ! 2012

2012/10/10

Urri honetan zehar, Baionako Mediatekak Irakur ! zikloaren 4. edizioa antolatzen du. Euskal kultur erakundearen, Euskararen erakunde publikoaren eta Pirinio Atlantikoetako departamenduko Liburutegiaren partaidetzarekin antolatu euskararen aldeko ekimen honek euskaraz irakurtzera gomitatzen gaitu. Antolatuak diren gaualdi ezberdinetan, idazle, kantari, musikari edota zinegile batzuekin mintzatzeko parada izanen da.

Egitarauan, besteak beste : Pello eta Otsoa, euskal rockaren inguruko gaualdi bat, Gazteluma literatur sariaren inguruko topaketa bat, gaualdi bat Aingeru Epalza idazlearekin, beste bat euskal kantuaren inguruan, bai eta gaualdi berezi bat Gartxot komikiaren eta filmaren inguruan. Bestalde, egun oso bat antolatua da liburuaren profesionalentzat (liburutegiko langile, liburu saltzaile, argitaratzaile eta euskarazko irakurketan ari diren profesional guzientzat).

 

Xehetasunak :