Hemen zaude: Hasiera Albisteak Itzal Aktiboa Saria 2011

Itzal Aktiboa Saria 2011

2011/05/19

Itzal Aktiboa elkarteak, Hogei’ta programarekin bat eginez, Gazte Sorkuntza Garaikidearen sari bat eskaintzen du.

2.000 euroko sari hau, Euskal Herrian lanean ari den 36 urte peko artista bati eskainiko zaio. Bitarteko guztiak kontuan onartuak dira: izan arte plastikoko ohiko sailak (eskultura, margoa, argazkia, etab.) ala arte kontzeptuala (instalazioak, bideoa, etab.).

Itzal Aktiboa, 1901eko legearen araberako elkarte bat da, Donibane Garazin kokatua. Euskal Herrian, arte garaikidea bultzatzea, mugaz gaindiko kultur harremanak indartzea eta haurrei arte sorkuntza ezagutaraztea ditu zereginak.

Sari honen helburua, Euskal Herrian arte garaikidean lan egiten duten eta ausartak, berritzaileak eta gogotsuak diren artista gazteak sariztatzea da.

Saritua, Donibane Garazin, urrian antolatuko dugun erakusketa kolektiboaren kari ezagutuko da. Erakusketa horretan, aurkeztu zirenen arteko 5 artisten lanak ikusten ahalko dira, Euskal Herrian arte garaikidean famatuak diren pertsonaz osatua den epai mahaiak hautaturik.

Izena emateko xehetasunak, Itzal Aktiboa-ren web gunean: www.itzal-aktiboa.net

Izena emateko azken epea 2011ko uztailaren 15ean, 18:00etan finkatua da.

Euskal Kultur Erakundea eta Donibane Garaziko Herriko Etxea egitasmo honen partaideak dira.