Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Izar Gaiak" koru berria kantari bila

"Izar Gaiak" koru berria kantari bila

2014/09/29

Gazteei zuzendu Izar Gaiak koru berriak kantari eta musikariak bilatzen ditu. Errepikak Uztaritzen iraganen dira ostiral guziz 17:30etatik 19:30etara. Izenak oraidanik eman behar dira.

Koruan parte hartzeko ez da beharrezkoa solfeoa edo musika jakitea.

Izar Gaiak taldea Lapurtarrak eta Iparraldeko Abesbatzen Elkartea elkarteeri lotua da. Euskal kultur erakundearen eta Errobi Herri Elkargoaren Musikas musika eskolaren sustengua badu.

Xehetasunak

Izen-emateak :

  • Laurie Garin (koro zuzendaria) : 06 20 94 07 62
  • Maialen Videgain (Lapurtarrak) : 05 59 93 23 49
  • Pantxoa Daguerre (Euskal Herriko Abesbatzen Federazioa) : 05 59 29 92 38

Argazkia: Jean Currutcharry