Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jokoz Kanpo festibalaren 6. edizioa Ezpeletan

Jokoz Kanpo festibalaren 6. edizioa Ezpeletan

2015/05/27

2015eko ekainaren 6an, Jokoz Kanpo festibalaren 6. edizioa iraganen da Ezpeletan. Karia hortara, Pinpulka elkarteak karrikako arteen inguruko programazio berezia antolatu du Lapurdiko herriko toki ezberdinetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Aurtengo edizioaren menuan, txotxongiloak, musika, akrobaziak, bai eta dantza ere, Etorkizuna Kontzeptuak konpainiaren Leihotik ikusgarriarekin, pilota plazan bi aldiz emana izanen dena (16:30 & 20:00).

Xehetasunak