Frank Suarez
2023/02/06
2016ko abenduaren 7 eta 11n, Kiribil konpainiak iZ ikusgarri berria estreinatuko du Hendaiako Mendizolan gelan. Sorkuntza hau antzerki eta musika pieza bat da, biziaren jatorriaz, gure jatorriaz eta gure etorkizunaz galdezkatzen gaituena. Eskoletako haurrei zuzendu hainbat emanaldi izanen dira ere. Euskal kultur erakundea partaide da.
iZ, munduaren sorreraren, hizkuntzaren sorreraren mitologia berrasmatuaren poesia da. iZ gaur egungo idazkuntza da, mitoa modernitatean ezartzen duena; begieste molde bat da, manera subjektibo bat, denboraren misterioaren gogora ekartze bat.
Hiru «pertsonaia» dira iZ :
Hitzik gabeko ikusgarri honek 45 minutu irauten du eta 3 urtez goitikoentzat egokia da
Publiko zabalari zuzenduak diren emanaldiak abenduaren 7an (15:00) eta abenduaren 11n (10:30) iraganen dira.
Eskoletako haurrei zuzenduak direnak aldiz abenduaren 5etik 14ra.