Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kultur agenda eskura

Kultur agenda eskura

2011/05/15

Euskal kultura eskaintzaren zabaltzeko xedearekin, EKE-k telefono mugikorrendako egokitu kultur agenda bat jarri du sarean.

Gero eta gehiago dira interneti beraien telefonotik konektatzen diren erabiltzaileak. Gazteen artean batez ere.

Aldaketa sakon horretaz oharturik, Euskal kultur erakundeawww.eke.orgwebguneko euskal kulturaren egutegia internet konexioa daukaten eskuko telefono guzietan urririk ikusteko parada eskaintzen du hemendik aitzina. Hori mugikor guziendako egokitu bertsio berezi bati esker.

Ekimen hori “Hogei’ta” programaren barnean eraman du EKE-k,  euskal kulturaren inguruko agenda, edozoin tokitik, gazteen esku jarri nahian.

Ondoko hilabeteetan beste garapen batzu aurreikusiak dira, hala nola gertakariak geolokalisatzeko aukera.

Xehetasunak