Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kultura-lankidetzarako proiektuak aipagai

Kultura-lankidetzarako proiektuak aipagai

2012/09/07

Dantza Hirian Jaialdiak, ADDE elkartearekin batera (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea), mahai-inguru bat antolatuko du kultura-lankidetzarako proiektuen inguruan irailaren 22an, 11:00etan Baionako euskal museoan.

Ekimen pilotu honen xedea, hain zuzen ere, Europako Lurralde Lankidetza (ELL) publiko orokorrari eta hedabideei ezagutaraztea da.

Besteak beste ondoko parte-hartzaileekin:

Myriam Arkaia, Dantza hirian jaialdiaren zuzendaria, Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuko Zuzendaria, Pantxoa Etchegoin, Euskal Kultur Erakundeko Zuzendaria, Yves Kordian, Biarritzeko CCN Malandain Balleteko Zuzendari delegatua, Carine Laborde, Biarritzeko CCN Malandain Balleteko Mugaren bi alde proiektuen arduraduna, Idoia Zabaleta, Azala Sorkuntza Eremuko Zuzendaria.

Xehetasunak