Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kultura ohituren inkesta iparraldean: inkestagileei deialdia

Kultura ohituren inkesta iparraldean: inkestagileei deialdia

2018/07/24

Eusko Jaurlaritzak galdeturik, eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Siadeco lantegiak herritarren kultura ohiturei buruzko inkesta eginen du ipar Euskal Herrian. Inkestak guti gora behera 5 astez (35 ordu/astean) iraunen du 2018ko irailaren 17tik hasita. Prestakuntza bat emana izanen zaie inkestagileei, irailaren 10etik 14rako astean. Horretarako, Siadeco-k Iparraldeko 16 inkestagile bilatzen ditu telefonoz inkestak egiteko.

Inkestagileen ezaugarriak eta profila:

  • Ipar Euskal Herriko euskalkiak, bai frantsesa ongi menperatzea, bereziki ulertu eta hitz egiterakoan
  • Gutxienez batxilergo mailako ikasketak bururatuak ukaitea
  • Telefonoz jendearekin harremanetan jarri eta elkarrizketa bat ongi eramateko gaitasuna ukaitea.

Inkestagileen lan egutegia eta ordutegia:

  • Lanerako ordutegia, astelehenetik ostiralera 12:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izanen da, eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara
  • Lan egiteko bulegoa Baiona-Angelu-Biarritze eskualdean kokatua izanen da.

Lan eskaintza honek interesatzen bazaitu, behar duzu zuzenki zure CVa eta hautagaitza egorri, agorrilaren 31 baino lehen, helbide honetara :

Xehetasunak